Diskografia

BilbaoSinfoniettaren grabaketak

Falla 1915

IBS Classical, 2021

BilbaoSinfoniettaren lehen grabaketak Manuel de Fallaren bertsio gordin eta sakonena berreskuratu du

Falla 1915 diskoak aukera ematen digu konpositorea haren maisulanetako biren bitartez birsortzeko. Zazpi herri-kanta espainiar obran, Francisco Domínguez konpositoreak orkestrarako duen irudimenak pianoaren jatorrizko akonpainamendua aberasten du, mami folkloriko izpirik ere galdu gabe.

Amodio sorgina lana ballet bihurtu da denborarekin. Fallak, ordea, ijito-kemena eman nahi izan zion, jondoagoa eta gordinagoa izateko sortu zuen, eta Francisco Domínguezen bertsioak obraren jatorrizko izaera horri eutsi dio. Obrak grina, espiritua, sentsualitatea eta kolorea bateratzen ditu, Fallak gehien maite eta defendatzen zuena nabarmentzeko: gure memoria eta gure ondare kulturala zaintzea.

Mende bat geroago, bi obrak biziberritu egin dira, María Toledo flamenko-kantariarekin egindako elkarlanari esker, zeina gaur egungo musika flamenko eta sinfonikoko artistarik garrantzitsuena baita.

Kredituak

Zuzendaria Iker Sánchez Silva
Orkestazioa Francisco Domínguez
Ahotsa María Toledo

Biolina David García, Mirka Scepanovic, Enekoitz Martínez, Iñigo Grimal
Biola Leire Moreno, Ricardo Cuende
Biolontxeloa Diego Val, Ignacio Araque
Kontrabaxua Gabriel León
Txirula Laura Marcos
Klarinetea Javier Roldán
Fagota Aitor Gullón
Tronpa Estefanía Beceiro
Tronpeta Alvaro García
Pianoa Luis López
Perkusioa Vicent Zaragoza

Galeria

Argazkiak Unai FF

Erosi

IBS Classical  |  Fnac  |  Amazon