Diskografia
BilbaoSinfoniettaren grabaketak
Arrosa xuriaren artean
Sinkro Records, 2023
Simone de Beauvoirren testu klasiko bat moldatzen duen euskarazko miniopera
Francisco Domínguezek euskal murder balladen antologia zoragarri bat moldatu du BilbaoSinfoniettarentzat.
Arrosa xuriaren artean sakelako opera bat da, Francisco Domínguezek (Alcolea de Calatrava, 1993) idatzia eta abeslari bakar batek eta instrumentista talde txiki batek interpretatua. Euskal Herriko hainbat istorio tradizional biltzen ditu, Jabier Kaltzakortak (1961) Euskal Baladak antologian jasotako batzuk, hain zuzen ere.
Arrosa xuriaren artean obran Erdi Aroko emakumeen bi ikuspegi oso desberdin eta anakroniko alderatzen dira. Hala ere, hori ez da eragozpen jatorrizko testuen balio literario eta historiko handiaz gozatzeko. Izan ere, literatura-lekuko gutxi utzi dituen garai hartako euskarazko literaturaren adierazle nabarmenak dira.
Lan honetan, Jone Martínez soprano protagonistak emakume-konstelazio zabal bat hezurmamitzen du, eta haren barne-bakarrizketan sumatzen dira bi ikuspegi horiek.
Kredituak
Zuzendaria Iker Sánchez Silva
Konpositorea Francisco Domínguez
Sopranoa Jone Martínez
Klarinetea Javier Roldán
Akordeoi mikrotonala Garazi Navas
Biolontxeloa Belén Fernández
Galeria
Argazkiak Fernan Eredita Photography
Bigarren Sexua
Sinkro Records, 2022
Simone de Beauvoirren testu klasiko bat moldatzen duen euskarazko miniopera
“Zer da emakumea?”. Bigarren sexua liburuan (1949), Simone de Beauvoirrek galdera hori gai paradigmatiko bihurtu zuen, eta arlo askotatik begiratuta argitzen saiatu zen: filosofia, historia, biologia, psikologia, ekonomia eta artea.
Bigarren sexua Asier López Iraolaren (Beasain, 1979) moldaketa pertsonal bat da. Obra honek, sopranoarentzako eta talde instrumental batentzako monodrama filosofikoaren formarekin, filosofiaren eta musikaren arteko mugak lausotzen ditu, pentsamolde feministaren inguruan hausnartzea eragiteko eta gaur-gaurkoa den liburu baten indarrari beste esanahi bat emateko.
Proiektu honen bereizgarri nagusietako bat testua da, goitik behera euskaraz idatzia baitago, Jone Martinez sopranoarentzat. Era horretako bigarren opera dugu, lehena 2021eko udazkenean estreinatu genuen: Francisco Domínguezen Arrosa xuriaren artean.
Kredituak
Zuzendaria Iker Sánchez Silva
Konpositorea Asier Lopez Iraola
Sopranoa Jone Martínez
Txirula Ander Erburu
Klarinetea Javier Roldán
Biolina Enekoitz Martínez
Biola Ricardo Cuende
Biolontxeloa Alba Hernández
Galeria
Argazkiak Jon Rodríguez Bilbao
Falla 1915
IBS Classical, 2021
BilbaoSinfoniettaren lehen grabaketak Manuel de Fallaren bertsio gordin eta sakonena berreskuratu du
Falla 1915 diskoak aukera ematen digu konpositorea haren maisulanetako biren bitartez birsortzeko. Zazpi herri-kanta espainiar obran, Francisco Domínguezkonpositoreak orkestrarako duen irudimenak pianoaren jatorrizko akonpainamendua aberasten du, mami folkloriko izpirik ere galdu gabe.
Amodio sorgina lana ballet bihurtu da denborarekin. Fallak, ordea, ijito-kemena eman nahi izan zion, jondoagoa eta gordinagoa izateko sortu zuen, eta Francisco Domínguezen bertsioak obraren jatorrizko izaera horri eutsi dio. Obrak grina, espiritua, sentsualitatea eta kolorea bateratzen ditu, Fallak gehien maite eta defendatzen zuena nabarmentzeko: gure memoria eta gure ondare kulturala zaintzea.
Mende bat geroago, bi obrak biziberritu egin dira, María Toledo flamenko-kantariarekin egindako elkarlanari esker, zeina gaur egungo musika flamenko eta sinfonikoko artistarik garrantzitsuena baita.
Kredituak
Zuzendaria Iker Sánchez Silva
Orkestazioa Francisco Domínguez
Ahotsa María Toledo
Biolina David García, Mirka Scepanovic, Enekoitz Martínez, Iñigo Grimal
Biola Leire Moreno, Ricardo Cuende
Biolontxeloa Diego Val, Ignacio Araque
Kontrabaxua Gabriel León
Txirula Xabier Calzada
Oboe Laura Marcos
Klarinetea Javier Roldán
Fagota Aitor Gullón
Tronpa Estefanía Beceiro
Tronpeta Alvaro García
Pianoa Luis López
Perkusioa Vicent Zaragoza
Galeria
Argazkiak Unai FF