Scroll Top

Asier López Iraola / Simone De Beauvoir: “Bigarren Sexua”

Erabateko Estreinaldia

Zer da emakume bat?” Bigarren Sexua (1949) lanean Simone de Beauvoirrek galdera hau paradigmatiko bihurtu zuen eta hainbat arlotatik argitu nahi izan zuen: filosofia, historia, biologia, psikologia, ekonomia edo artea.

Bigarren Sexua Asier López Iraolaren (Beasain, 1979) moldaketa pertsonala da, soprano eta talde instrumentalarentzako monodrama filosofiko moduan. Filosofiaren eta musikaren arteko mugak lausotzen ditu, pentsamendu feministari buruzko hausnarketa eragiteko eta sakonki gaur egungoa den liburu baten esanguratsutasuna birrasmatzeko.

Libretoa liburuaren egitura jarraitzen duten aipuz osaturiko laburpen bat da eta, berau osatzeko, Eskafandra bilduma feminista eta Irene Arrarats itzultzailearen lankidetza izan du Asier López Iraolak. Musika espreski idatzia izan da Jone Martinez  soprano protagonistarentzat. Ezaugarri beretsuko esukarazko bigarren opera bat, Francisco Domínguezen Arrosa Xuriaren artean, 2021eko udazkeneko opera zikloan estreinatuko du BilbaoSinfoniettak.

Egilea: Asier López Iraola
Zuzendaritza: Iker Sánchez Silva
Eszena zuzendaria: Álex González
Sopranoa: Jone Martinez
Itzultzailea: Irene Arrarats
Argitaletxea: Eskafandra

+  INFORMAZIO GEHIAGO

Fecha

Oct 20 2021
¡Caducado!

Hora

8:00 pm - 9:00 pm

Localización

Niessen Kulturgunea · Errenteria (Gipuzkoa)