Zuzendari Artistikoa

Bilbao Sinfoniettako zuzendari artistikoa eta Opus Lírica opera-konpainiako eta Gasteizko Ganbara Orkestrako zuzendari musikala da. Prestigio handiko orkestrak zuzendu ditu, hala nola Kataluniako Nazionala eta Bartzelonako Hirikoa, Bilbokoa, Euskadikoa, Asturiasko Printzerrikoa, Tenerifekoa, Portoko Casa da Músicakoa, Bayonne-Côte Basque, Concentus Alius Berlin, Oviedo Filarmonía, Berlingo Humboldt Unibertsitateko orkestra edo Montenegroko Sinfonikoa

Iker Sanchez Silva

IKER SÁNCHEZ SILVA

Musika eszenikoaren arloan, W. A. Mozarten Die Zauberflöte edo Don Giovanni, G. Donizettiren L’elisir D’Amore, N. Rotaren Katagorri maltzurra eta J. Guridiren El Caserio zuzendu ditu, besteak beste. Datorren denboraldian obra handiak zuzenduko ditu, hala nola Mozarten Cosí fan tutte edo Charles Colinen Maitena, Bilboko Sinfonikoarekin batera. Opera hori IBS Classicalentzat grabatuko du.

Hainbat grabazio egin ditu orkestra sinfonikoekin; adibidez, Bilbokoarekin, Euskadikoarekin eta Portokoarekin. Eta ensemble instrumentalekin ere bai; adibidez, Ensemble Residencial-ekin Verso” diskoetxearentzat, Krater Ensemble-rekin edo Sigma Project-ekin.

Informazio gehiago  www.ikersanchez.com