Scroll Top

Arnold Schönberg: Pierrot Lunaire

2019ko urriak 15 · BBVA Fundazioa, Bilbo (Bizkaia)

BBVA Fundazioak Bilbon antolaturiko X. Musika Garaikidearen Zikloan, BilbaoSinfoniettak XX. mendeko obra gorenetako bat landu zuen, Arnold Schönbergen Pierrot Lunaire, alegia.

Obra hori A. Giraudek idatzitako 21 olerkiko ziklo batean oinarrituta dago. Schönbergek kantuari ikuspegi berri bat eman zion, Sprechstimme edo “kantu mintzatu”arekin eta instrumentisten koloreekin jolastuz; izan ere, jotzaileak batzuetan solistak dira, eta, beste batzuetan, testuaren beraren aldarteari laguntzen diote.

Kontzertu hartan, Pierrot Lunaire jo aurretik, Schönbergen obraren hiru zenbakiren gaineko hiru euskal konpositoreren begirada ere eskaini zuen BilbaoSinfoniettak.


Zuzendaria

Iker Sánchez Silva

Sopranoa
Elisa di Prieto