Konpositore Gazteen XXXIII. Saria, SGAE/CNDM fundazioarena
2022ko Azaroak 21 · Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril)
1987an sortu zuen saria SGAEk, eta urtean behin banatzen da. Esparruko lehiaketa garrantzitsuenetariko bat da, zorroztasunari eta parte hartzen duten interprete eta epaimahaikideen prestigioari esker. Musika klasiko garaikidearen esparruan konpositore gazteen sormena pizteko ez ezik adierazpenerako hizkuntza, joera eta forma musikal berrien bidez garapen sozialari laguntzeko sortu zen saria.
2022ko azaroaren 21ean, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionaleko 400 Auditorioan kontzertu bat izan zen José Benjamín González Gomis, José Luis Valdivia Arias, Juan Antonio Serrano Luciano eta Adrian Mokanu konpositoreen obrekin. BilbaoSinfonietta orkestrak lau autore finalisten partiturak interpretatu zituen, Iker Sánchez Silva zuzendari zela.
Codalario aldizkarian duzu lehiaketari buruzko kronika osoa; esteka honetan klik eginez irakur dezakezu.
© Argazkia: Rafa Martín/ CNDM