Scroll Top

Falla 1915 Kontzertu SolidarioA

2021eko abenduak 29 · Bilboko Elkarte Filarmonikoa (Bizkaia)

2019. urtearen amaieran, BilbaoSinfoniettak Manuel de Fallaren musika zoragarrian zeharreko bidaia bat hasi zuen, eta bidaia hura IBS Classical etxearekin gure lehen lan diskografikoa aurkeztuz amaitu genuen. Amodio sorgina obraren bertsio berri honek kantu flamenkoari garrantzi berezia ematen dio, eta Zazpi herri-kanta espainiar obraren orkestra txikirako moldaketa batekin osatzen da; hori, Francisco Domínguez konpositore egoiliarraren ardurapean. Obra hori 1914an idatzi zuen Fallak piano eta ahotserako, eta, mende bat geroago, biziberritu egin da, ia aurrekaririk ez duen formatuan, María Toledo flamenko-kantariarekin egindako elkarlanari esker, zeina gaur egungo musika flamenko eta sinfonikoko artistarik garrantzitsuena baita.

Zazpi herri-kanta espainiar obraren grabaketan kantu flamenkoa nabarmendu genuen, María Toledoren ahotsarekin

Kontzertu solidarioaren egitaraua osatzeko, José Luis Grecoren Visit Spain! pieza jo genuen gaur egun den marinba-jotzaile onenarekin; Conrado Moyarekin, alegia. Marinba eta bederatzi instrumenturentzako estreinaldi absolutua izan zen, eta egilea ere bertaratu zen.

BilbaoSinfoniettak abenduaren 29an aurkeztu zuen diskoa, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Iker Sánchez Silvaren zuzendaritzapean. Kontzertu solidarioa izan zen, asmoa baitzen Palmako sumendiak kaltetutako jendearentzat dirua biltzea, eta erakunde hauek ere parte hartu zuten: Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Gurutze Gorria, Elikagaien Bankua eta Vizcaína Aguirre Fundazioa.


Zuzendaria
Iker Sánchez Silva

Orkestazioa
Francisco Domínguez

María Toledo Ahotsa
Conrado Moya Marinba