Scroll Top

Brais Nóvoa: Islak harituz

2019ko urriak 15 · BBVA Fundazioa, Bilbo (Bizkaia)

Gure proiektua haz dadin, ezinbestekoa deritzogu konpositore berriekin harreman estua izatea eta haien proposamenak interpretatzea. Eta horixe egin genuen Bilboko BBVA Fundazioaren X. Musika Garaikideko Kontzertu Zikloan, 2019-20 denboraldian: Brais Nóvoa Loira konpositore gaztearen obra bat estreinatu genuen.

Kontzertu hartan, honako hauen partitura batzuk ere jo genituen: Félix Ibarrondo, Hilario Extremiana, Guillermo Lauzurika, Mikel Chamizo eta Mikel Iturregi.


Egitaraua
De Cheminer Loin  (M. Iturregi)
Azul y Llama  (F. Ibarrondo)
Hilando Reflejos  (B. Nóvoa) *
Pierrot Rewrite Selección: Pierrot Lunaire Op. 21 (A. Schönberg / G. Lauzurika, M. Chamizo, H. Extremiana)

* Estreinaldi absolutua

Zuzendaria
Iker Sánchez Silva

Sopranoa
Elisa di Prieto