Scroll Top

Asier López Iraola / Simone de Beauvoir: Bigarren Sexua

2021eko urriak 20 · Niessen Kulturgunea, Errenteria (Gipuzkoa)

Estreinaldi absolutua
“Zer da emakumea?”. Bigarren sexua liburuan (1949), Simone de Beauvoirrek galdera hori gai paradigmatiko bihurtu zuen, eta arlo askotatik begiratuta argitzen saiatu zen: filosofia, historia, biologia, psikologia, ekonomia eta artea.

Bigarren sexua Asier López Iraolaren (Beasain, 1979) moldaketa pertsonal bat da. Obra honek, sopranoarentzako eta talde instrumental batentzako monodrama filosofikoaren formarekin, filosofiaren eta musikaren arteko mugak lausotzen ditu, pentsamolde feministaren inguruan hausnartzea eragiteko eta gaur-gaurkoa den liburu baten indarrari beste esanahi bat emateko.

Proiektu honen bereizgarri nagusietako bat testua da, goitik behera euskaraz idatzia baitago, Jone Martinez sopranoarentzat. Era horretako bigarren opera dugu, lehena 2021eko udazkenean estreinatu genuen: Francisco Domínguezen Arrosa xuriaren artean.


Konpositorea

Asier López Iraola

Zuzendaria
Iker Sánchez Silva

Sopranoa
Jone Martínez

Eszena-zuzendaria: Álex González
Itzultzailea: Irene Arrarats
Argitaletxea: Eskafandra