Scroll Top

Arnold Schönberg: Pierrot Lunaire

2022ko abuztuak 8 · Auditorio Kursaal, Donostia(Gipuzkoa)

BilbaoSinfoniettak XX. mendeko obra gailenetako bat eskaini zuen 83. Musika Hamabostaldian: PIERROT LUNAIRE, Arnold Schönbergena. A. Giraudek idatzitako 21 poemako ziklo bat da, eta Schönbergek, Sprechgesangaren bidez (hitzez esandako kantua) kantuari ikuspegi berri eta maisutasunezkoa ekartzeaz gainera, instrumentazio uhinduaren kolore ugariak baliatzen ditu testuaren eduki emozionala nabarmentzeko eta, batez ere, Pianorako hiru pieza OP.11 lanean dagoeneko alboratua zuen tonalitatetik urruntzeko.

Gabriel Erkorekak (2021eko Musikaren Sari Nazionala) hiru obrako ziklo bat amaitu zuen, AMETSAK, memoriarekiko eta prozesu mentalekiko duen interesa islatzen duena. Lehenengo pieza Plural Ensemblek estreinatu zuen 2013an; bigarrena Court-Circuit Ensemble frantziarrak, eta, berriena, AMETSAK 3, kontzertu honetan eskaini zen lehenbizikoz.

Instrumentazio bera izateaz gainera, Schönbergen eta Erkorekaren lanek badituzte zenbait asonantzia, eta horregatik erabaki zen tartekatuta aurkeztea. Egia da ehun urte igaro direla batetik bestera, baina musikaren bidez denbora geldiarazteko eta errealitatea ametsen bidez itxuraldatzeko fantasia gordetzen dute bi lanek.

Hiru zenbakiak —sinbologia handikoa gure kulturan— programaren egitura gidatu zuen. Schönbergek OP.21 gisa sailkatu zuen Pierrot, eta 21 poemak hiru ataletan banatu zituen: haien artean tartekatu ziren Gabriel Erkorekaren piezak. Pieza horiek kontzertu berean entzun ziren lehen aldia izan zen.

 

Zuzendaria
Iker Sánchez Silva

Sopranoa
Claire Michel de Hass

BilbaoSinfonietta
Xabier Calzada Txirula
Javier Roldán Klarinetea
Mirka Scepanovich Biolina / Biola
Diego Val Biolontxeloa
Itsaso Sainz de la Maza Pianoa

Egitaraua

Ametsak 1 (G. Erkoreka)

Pierrot Lunaire 1 (A. Schönberg)
1. Mondestrunken
2. Colombine
3. Der Dandy
4. Eine blasse Wäscherin
5. Valse de Chopin
6. Madonna
7. Der kranke Mond

Ametsak 2 (G. Erkoreka)

Pierrot Lunaire 2 (A. Schönberg)
8. Nacht (Passacaglia)
9. Gebet an Pierrot
10. Raub
11. Rote Messe
12. Galgenlied
13. Enthauptung
14. Die Kreuz

Ametsak 3 (G. Erkoreka)

Pierrot Lunaire 3 (A. Schönberg)
15. Heimweh
16. Gemeinheit!
17. Parodie
18. Der Mondfleck
19. Serenade
20. Heimfahrt (Barcarole)
21. O Alter Duft